miércoles, 11 de octubre de 2017

Euskal nobelagintzaren sortzailea jaio zela 150 urte betetzen dira aurten

He encontrado este artículo de hace unos años. Se cumplían los 150 del nacimiento de Domingo Aguirre. Fue el escritor vasco que , con sus novelas Kresala y Garoa, puso las bases de la novela vasca. Podría decirse que es el Pereda vasco por su amor a la tierra y a las costumbres ancestrales.

Di una charla en Zumaia, que es donde vivió y falleció, e intenté hacer lo mismo en Ondárroa, lugar en el que nació, pero fue imposible. Parece ser que el nivel cultural (si es que existen el nivel y la cultura en ese pueblo)  de Ondarroa no está hecho para  recordar a uno de sus hijos mas preclaros porque, a fin de cuentas , Domingo Aguirre era un sencillo sacerdote que escribía en euskera. Los homenajes en Ondarroa parace que se destinan a otros por cosas  no tan loables




Euskal nobelagintzaren sortzailea jaio zela 150 urte betetzen dira aurten
  • Ondarroan 1964an jaioa, 'Kresala' eta 'Garoa' nobelen idazle Txomin Agirre 1920an hil zen Zumaian

«Itzez, idaztiz ta egitez, zuzena izan zan. Jaungoikuaren maitalea eta gizonentzat maitagarria ona zalako. Andia da Jauna. Bere a-tzegiña zure jauregian: zorion ta edertasun ugarietan jarri dezu». Hitz hauek irakurri daitezke Domingo Agire (sic) idazlearen hilarrian, Zumaiako kanposantuan. Ustez Resurreccion Maria Azkuerenak dira Txomin Agirreren hilobia janzten duten esaldiak. Ondarroan jaioa, Zumaian hil zen 1920. urtean 'Garoa' eta 'Kresala' eleberrien idazlea. Aurten, baina, bere jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen da, eta horren harira Agirreren bizitza eta lanaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Jose Andres Alvaro Ocariz historialari nafarrak, ostegun arratsaldean, Alondegian.
Ekonomia apaleko familia batean jaioa, haurtzaro txiroa izan zuen Agirrek, eta Ocarizen ustetan, horrek bere izaera mamitzeko balio izan zion. Abadetzarako asmoa txikitatik izan zuela azaldu zuen historialariak, baina familiako txirotasunak seminariora joatea oztopatu zion, Bilboko Apezpikutzako kide bat ezagutu zuen arte. Bizkaiko hiriburura joateko aukera izan zuen morroi bezala, eta handik Gasteizera joan zen filosofia eta teologia ikastera. Ezin izan zituen, baina, ikasketak burutu eta Karran-tzan hasieran eta Zumaian omdoren izan zuen apaiz izateko aukera. Zumaian Karmeldarren etxean bizi izan zen 56 urterekin hil zen arte.

Euskararen berpizkuntzaren lekuko izan zen XIX. mendean, erlijiotasuna eta didaktizismoa alde batera utzi, eta literaturarik eutsi zitzaion unean. «Han kokatzen da Txomin Agirreren lana», aipatu zuen historialariak. Agirreren ideiek hiru ardatz zituela azaldu zuen: «euskalzaletasuna, abertzaletasuna eta kristautasuna». Euskaltzaindiaren sorreran izan zen Agirre, Azkue, Urkijo edota Campionekin batera. Erakunde honen bigarren bileran ba-tzarkide izendatu zuten, nahiz eta osasun arazoengatik bilera gutxitan parte hartzea izan zuen.
Hainbat olerki eta artikuluren idazlea, bere eleberriengatik da ezaguna Agirre. «Lehen euskal nobelagilea», Ocarizen esanetan, 1998an argitaratutako 'Auñemendiko lorea' izan zen lehen nobeletakoa. VII. mendean girotuta, «euskaldunak kristautasunera bihurtu ziren garaian», fedea, aberria eta maitasuna jasotzen zituen liburu honetan. «Bere garrantzia du, euskarazko lehen eleberria izan zen eta».
Ondoren etorri ziren bere bi gailurrak, arrantzale munduan girotutako 'Kresala' eta baserriko mundua jasotzen duen 'Garoa', «euskal herriko tradizioei egindako maitasun lana», eta euskal nobelagintzako lana garrantzitsuenetakoa. Ocarizek ez du garbi bi lanen artean zein den hobea. «'Garoa' estilo aldetik landuagoa eta erromantikoagoa da; 'Kresala', berriz, benetakoagoa. Lan biak dira ederrak eta idatzitako beste guztien gainetik daude».
Lan gehiago sortu zituen, kondairaren bidetik idatzitako 'Ni eta ni' adibide, baina Arranondon eta Urbiako kanpetan girotutako bi eleberriengatik izango da beti gogoan Zumaian lurperatutako Txomin Agirre.

No hay comentarios:

Publicar un comentario