https://zumaiaguka.eus/zumaia/1790091237943-jose-andres-alvaro-euskal-idazle-mistiko-bakanetakoa-izan-zen-sorazu
Jose Andres Alvaro: "Euskal idazle mistiko bakanetakoa izan zen
Sorazu"
Intza Trula 2026ko irailaren 23ª
Jose Andres Alvaro: "Sorazu fue una
de las pocas escritoras místicas vascas"
Intza Trula | 23 de
septiembre de 2026
Sor
Angeles Sorazu. Zumaiako idazle mistikoa
liburua aurkeztuko du gaur Jose Andres Alvarok. Idazlearen bizitzaz eta hark
ondutako obrez hitz egiten du liburuak.
Angeles Sorazu euskal idazle mistikoaren
ibilbidea ikertu du Jose Andres Alvarok (Donostia, 1962). Azterketa horretan
ezagututakoak liburu batean bildu ditu: Sor
Angeles Sorazu. Zumaiako idazle mistikoa. Argitalpenaren aurkezpena egingo
du gaur, 19:00etan, Oxford aretoan.
Jose Andres Alvaro
presenta hoy el libro Sor Angeles Sorazu.
Zumaiako idazle mistikoa. La obra aborda la vida de la escritora y las
obras que produjo.
Jose Andres Alvaro (San
Sebastián, 1962) ha investigado la vida y la obra de la escritora mística vasca
Angeles Sorazu. Ha recopilado sus hallazgos en un libro titulado Sor Angeles Sorazu. Zumaiako idazle mistikoa.
Presentará la publicación hoy a las 19:00 horas en la Sala Oxford.
Ez
dakienarentzat, nor izan zen Angeles Sorazu?
Angeles Sorazu Zumaian jaio zen, XIX.
mendearen amaieran. Erlijiosoa zen, eta bizitza osoa Valladolideko [Espainia]
komentu batean igaro zuen. Han ezaguna egin zen literatura mistikoaren
esparruan, gaiari lotutako hainbat lan idatzi baitzituen.
Para quienes no la conozcan, ¿quién fue Ángeles Sorazu?
Ángeles
Sorazu nació en Zumaia a finales del siglo XIX. Fue religiosa y pasó toda su
vida en un convento de Valladolid [España]. Allí alcanzó renombre en el ámbito
de la literatura mística, tras haber escrito varias obras sobre el tema.
Zer-nolako
garrantzia izan zuen idazle gisa?
Garrantzi handiko pertsona izan zen, euskal
idazle mistiko bakanetakoa baita, bakarra ez esateagatik. Izan ere, euskal
santuak ez dira mistikoak izan, ekintzazko pertsonak baizik: San Ignazio
Loiolakoa militarra zen, eta ordena erlijioso bat sortu zuen, armada moduko
bat; San Frantzisko Xabierkoa, berriz, abenturazale jainkotiarra. Ama Sorazu,
aldiz, ez zen ia bere komentutik atera, eta han literatura sortu zuen, arimaren
eta jainkoaren arteko batasuna adieraziz, Teresa Avilakoaren edo San Joan
Gurutzekoaren mailan. Idazle gisa egin zituen lanek garrantzia irabazi dute,
nahiz eta, zoritxarrez, haren izena ez den gertuko zirkuluetatik harago joan.
¿Qué importancia tuvo como escritora?
Fue una
figura de gran relevancia, al ser una de las pocas —si no la única— escritoras
místicas vascas. De hecho, los santos vascos por lo general no han sido
místicos, sino más bien hombres de acción: San Ignacio de Loyola fue un soldado
que fundó una orden religiosa —esencialmente un ejército—, mientras que San
Francisco Javier fue un aventurero de inspiración divina. La Madre Sorazu, en
cambio, apenas salió de su convento; sin embargo, allí creó una obra literaria
que expresa la unión entre el alma y Dios, a la altura de la de Teresa de Ávila
o San Juan de la Cruz. Sus escritos han logrado reconocimiento, aunque,
lamentablemente, su nombre no ha trascendido más allá de los círculos más cercanos.
Zer
dela-eta hasi zinen Sorazuren inguruan ikertzen?
Alde batetik, euskal pertsonaiei buruzko
hainbat liburu idatzi ditut jada: Gabriel Zelaia, Luis Mariano, Blas Otero,
[Cosme Damian] Txurruka, [Joan Sebastian] Elkano... Eta, bestetik, Euskal
Herriarekin eta euskararekin harreman estua duen Valladolideko bati buruzko
liburu bat idatzi nuen, Antonio Tovarri buruzkoa. Interesatzen zaidan esparru
bat da, alegia. Valladoliden Tovarri buruzko nire liburua aurkeztu nuenean, Ama
Sorazuren existentzia aipatu zuten, eta Tovar bezala, Euskal Herria eta
Valladolid lotzen dituen figura bat da zumaiarrarena. Une hartan piztu
zitzaidan gehiago jakiteko nahia.
¿Qué le llevó a
investigar a Sorazu?
Por un lado, ya había escrito
varios libros sobre figuras vascas: Gabriel Celaya, Luis Mariano, Blas Otero,
[Cosme Damián] Churruca, [Juan Sebastián] Elcano... Por otro, había escrito un
libro sobre Antonio Tovar, una figura originaria de Valladolid con fuertes
vínculos con el País Vasco y la lengua vasca. Es un ámbito que me interesa.
Cuando presenté mi libro sobre Tovar en Valladolid, se mencionó la existencia
de la Madre Sorazu; al igual que Tovar, ella —natural de Zumaia— es una figura
que conecta el País Vasco con Valladolid. Fue entonces cuando sentí el deseo de
saber más.
Nolakoa
izan da ikerkuntza lana?
Haren obrak irakurri ditut, eta hari buruz
ikertu duten kongregazioko mojekin ere hitz egin dut. Hala, bi liburu idatzi
ditut, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, dibulgazio izaerarekin. Ez dut
zehaztasun teologikoetan sartu nahi izan, nire asmoa izan da pertsonaia hori
jendearengana gerturatzea, modu erraz batean, gure garaiko pertsona batek uler
dezan nor izan zen Ama Sorazu.
¿Cómo fue el
proceso de investigación?
Leí sus obras y hablé con monjas de la
congregación que habían investigado sobre ella. Como resultado, escribí dos
libros —uno en español y otro en euskera— dirigidos al público general. No
quería perderme en tecnicismos teológicos; mi objetivo era acercar esta figura
al público de manera accesible, para que cualquier persona de hoy en día
pudiera entender quién fue la Madre Sorazu.
Protagonistaren
herrian aurkeztuko duzu liburua. Zer-nolako garrantzia du zuretzat horrek?
Niretzat oso garrantzitsua da liburu hau
Zumaian aurkeztea, alde batetik, Ama Sorazu Zumaian jaio zelako, bere izena
duen kale bat duelako, jaio zeneko etxea bertan dagoelako...; bestalde, sor
Angeles Sorazuri buruz euskaraz idazten den lehen liburua da, eta euskara bere
ama hizkuntza zen. Hau da, Ama Sorazuri buruz hitz egiten dugu berak
Valladolidera bizitzera joan zen arte erabili zuen hizkuntzan.
Presenta el
libro en la localidad natal de la protagonista. ¿Qué importancia tiene esto
para usted?
Para mí es muy importante presentar este libro
en Zumaia; en parte porque la Madre Sorazu nació allí, tiene una calle a su
nombre y la casa donde nació sigue en pie... pero también porque este es el
primer libro escrito en euskera sobre Sor Ángeles Sorazu, a pesar de que el
euskera era su lengua materna. En otras palabras, hablamos de la Madre Sorazu
en el mismo idioma que ella utilizó hasta que se trasladó a Valladolid.
Uste
duzu herritarrek badutela Ama Sorazuren berri?
Uste dut, oro har, ezaguna izango dutela
zumaiar gehienek. Izan ere, iritzi diot bertan jaiotako pertsonaia historikoak
arreta handiz tratatzen dituen herria dela Zumaia, eta Ama Sorazurekin ezin
zitekeen gutxiago izan.
¿Cree que los
vecinos conocen a la Madre Sorazu?
Creo que, por lo general, la
mayoría de la gente de Zumaia sabe quién es. Considero que Zumaia es un pueblo
que trata con gran esmero a sus figuras históricas locales, y la Madre Sorazu,
sin duda, no es una excepción.
Ama
Sorazuren zerk harrituko ditu gehien aurkezpenera bertaratzen direnak?
Ez dio ezerk arreta piztuko jada Ama Sorazu
ezagutzen duenari. Aldiz, pertsonaiaren inguruan ezer ez dakiena agian harritu
egingo da idazle mistiko garrantzitsu izatera nola iritsi zen jakitean.
¿Qué
aspecto de la Madre Sorazu sorprenderá más a los asistentes a la presentación?
Nada llamará especialmente la atención de quien ya
conozca a la Madre Sorazu. Sin embargo, alguien que no sepa nada sobre ella
podría sorprenderse al descubrir cómo llegó a convertirse en una escritora
mística tan relevante.
Nola
sortu da aurkezpen hau egiteko aukera?
Zumaiako Udaleko Kultura teknikariarekin
harremanetan jarri nintzen aurkezpen bat egitea proposatzeko, eta hark Kultura
zinegotziari igorri zion nire nahia. Baiezkoa eman zidaten, eta ideiarekin
aurrera egin genuen. Hala, eskerrak eman behar dizkiet udalari, Kultura sailari
eta bertan lan egiten duten langileei, jarduera hau aurrera eraman ahal izateko
egin duten lanagatik.
¿Cómo
surgió la oportunidad de realizar esta presentación?
Contacté con el técnico de cultura del Ayuntamiento de
Zumaia para proponer la presentación, y ellos trasladaron mi solicitud al
concejal de Cultura. Nos dieron el visto bueno y seguimos adelante con la idea.
Quiero agradecer al ayuntamiento, al departamento de Cultura y a su personal el
trabajo realizado para hacer posible este evento.
Zer-nolako
egitura izango du aurkezpenak?
Ama Sorazuren bizitza eta obra errepasatuko
ditugu. Asmoa dibulgazio lana egitea da, bertaratzen denak hobeto eta modu
atseginean ezagutu dezan Ama Sorazu nor izan zen.
¿Cuál
será la estructura de la presentación?
Repasaremos la vida y la obra de Ama Sorazu. El
objetivo es ofrecer una visión divulgativa para que los asistentes puedan
conocer quién fue Ama Sorazu de una manera agradable y accesible.
Aurkezpenak,
gainera, helburu solidarioa izango du.
Ez da aurkezpen komertziala izango,
salmentatik lortzen diren irabaziak 22. kromosomaren bikoizketa duen 4 urteko
neskato baten tratamendura bideratuko baititugu. Gaixotasun arraro horrek
heldutasunean atzerapena eta hipotonia eragiten ditu; hau da, kasu honetan, 2
urteko ume baten pareko bizitza du, eta arazo handiak ditu hizkuntza eta era
guztietako ikaskuntza formalak eta informalak bereganatzeko.
La
presentación tendrá también un fin benéfico.
No será una presentación comercial; la recaudación de
las ventas se destinará al tratamiento de una niña de cuatro años con
duplicación del cromosoma 22. Esta afección poco común provoca retrasos en el
desarrollo e hipotonía; en este caso concreto, la niña presenta un nivel de
desarrollo equivalente al de una menor de dos años y se enfrenta a importantes
dificultades para adquirir habilidades lingüísticas y participar en cualquier
tipo de aprendizaje, tanto formal como informal.
He realizado dos ediciones, una en castellano y la otra en euskera.
Ambas se pueden adquirir en Amazon.


.jpg)