miércoles, 25 de junio de 2014

luis mariano, libro del centenario

Luis Marianoren omenezko afari musikala eta liburua aurkeztu dituzte


Irun Dastatu plataforma gastronomikoak afari musikala antolatu du biharko, Luis Azkue piano-jotzailearen eta Angel Pazos tenorearen eskutik. Era berean, Luis Mariano, cien años, cent ans frantsesezko eta gaztelaniazko liburua aurkeztu du Jose Andres Alvaro Ocariz idazle donostiarrak.
Danako, Irungo Atsegiña, La Agricola eta Gaztelumendi-Antxon jatetxeek, eta Brasil Gozotegiak arduratuko dira biharko afaria prestatzeaz. Bertako produktuak erabili dituzte menua erabakitzerakoan: ongietorri koktela, izokin taloa, foie bola, barazki molleta, bakailaoa, txerri-hankak eta bi postre, sorbetea eta txokolatea. Irun Dastatu plataformako kideak dira afariko antolatzaileak.
49,90 euroko prezioa dute afarirako txartelak, eta parte hartzen duten jatetxeetan edota Luis Marianoko Turismo bulegoan eskura daitezke. 21:00etan ekingo diote afariari, Irungo Atsegiñaren jatetxean.
Omenezko obra

Luis Mariano, cien años, cent ans liburuaren berri eman du Jose Luis Alvaro Ocariz donostiarrak. Haren bizitza pertsonala eta profesionalaren gaineko lana da, gaztelaniaz eta frantsesez. Bost kapituluz osatuta dago liburua, eta Irungo artistaren 200 argazki eta abesti ugari bildu ditu Alvarok bertan.
Idazle donostiarraren hirugarren liburua da Luis Marianorena. Aurretik Celaya esencial (2011) eta Antonio Tovar, el filólogo que encontró el idioma de la paz (2012) argitara eman ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario